Alex Vea - Smowltech

Alex Vea – Smowltech

Gaur egungo gizartean, irakaskuntza birtualak gero eta presentzia handiagoa dauka eta honek, ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak modu deslokalizatuan eskuratzea ahalbidetzen du. Ondorioz, hainbat tresna garatzen ari dira ebaluazio-prozesuaren kalitatea ere bermatzeko, leku jakin batean, eta berme guztiekin, fisikoki egon beharrik gabe.

Badira urte batzuk BIRTLHn Smowlekin azterketak online egiten hasi ginela. Aste honetan, esaterako, LPO moduluko azterketa partzial guztiak gainbegiratze-teknika honen bidez egingo dira. Baina zertan datza Smowl teknika? Alex Veak, Smowltech enpresa garatzaileko Estrategia eta Negozio Garapeneko arduradunak, kontatu digu.

Zertan aritzen da Smowltech?
Erakundeei laguntzen diegu online ebaluazioen kalitatea bermatzen, haien osotasuna eta sinesgarritasuna areagotuz, eta, horretarako, Proctoring soluzio bat ematen diegu (online gainbegiratzea), erakundeek ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartu ahal izan ditzaten.

Erakundeen beharren arabera, hainbat aukera eskaintzen ditugu metodologia pedagogikora egokitzeko, eta hainbat osagarri aplika ditzakegu, hala nola, webcamaren bidezko monitorizazioa, ordenagailua, audioaren grabazioa, mugikorra bigarren kamera gisa, algoritmoen aplikazioa, etab.

Zer abantaila ditu online ikuskapenak?
Online gainbegiratzea da hezkuntzarako sarbide unibertsala ahalbidetzen duen funtsezko tresna. Horrela, edozein pertsonari bere prestakuntza % 100 online egiteko aukera emango zaio, ezagutza pertsona zuzenak eskuratu duela egiaztatzeko eta aitortzeko aukerari esker, sinesgarritasun- eta integritate-maila handia baitakar horrek.

Mugikortasasun-arazoak dituzten, lanean ari diren eta aurrez aurreko trebakuntza batera joateko denbora edo diru nahikorik ez duten, edo familia eta ordutegi bateragarritasun arazoak dituzten ikasleentzako denbora eta geografi oztopoak murrizten laguntzen du. Online ikaskuntzak aukera ematen die pertsona horiei beren bizitzan zehar ikasten jarraitzeko, eta gure tresnak berriz, eskuratutako ezagutzaren sinesgarritasuna emateko eta erakusteko aukera ematen die, ikaskuntza-ingurune birtualetan konfiantza sortuz.

Ikasleen aldetik eskakizun edo trebetasun berezirik eskatzen al du?
Gure helburua beti izan da irtenbide erraz bat eraikitzea online prestakuntza jaso nahi duen edonorentzat. Erakundearen plataforman erabat integratuta dagoenez, erabiltzaileak bere online jarduera ingurune ezagun batean egiten du. Horrela, ahalik eta esperientziarik onena eskaini ahal izango dugu, ikaslearentzat ez ezik, irakasle eta/edo administratzailearentzat ere. Sistema hau eremu askotan erabiltzen ari gara: osasun-arloan, lege-arloan, arlo ekonomikoan, ingeniaritza-arloan, etab.

Nola eragiten dio ikasleen pribatutasunari? Nola tratatzen dira datuak?
Enpresa europarra izanik, informazioaren pribatutasunaren eta segurtasunaren diseinua jarri genuen konponbidearen ardatz. Zerbitzua emateko behar diren datuen atzematea minimizatuz lan egiten dugu (ez ditugu izen-abizenak, e-mailak eta abar atzitzen), baizik eta irudiak erabiltzaileek plataforman dituzten kodeekin lotzen ditugu. Informazioa Europako zerbitzarietan gordetzen da eta ez dira inoiz eskualdetik ateratzen. Informazio hori ezabatu egiten da, erakundearekin adosten den moduan. Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren alderdi guztiak betetzen ditugu.

Nola jokatzen du sistemak azterketa egitean gerta daitezkeen gorabeheren aurrean? Zer gertatzen da, adibidez, sistemak ikaslea ezagutzen ez badu? Edo azterketa egiten ari den bitartean ikaslea kopiatzen ari dela “uste” badu?
Gure sistemak modu pasiboan lan egiten du erabiltzailearen jarduera ez eteteko. Antzemandako inzidentzia mota erakunde bakoitzak erabakitakoaren araberakoa izango da; izan ere, haiek erabakitzen dute zer baldintzatan egiten den gainbegiratze hori, eta, ondoren, erakundeek beraiek hartzen dituzte ebaluazio-erabakiak.

Covid 19aren ondorioz sortutako egoeraren ondorioz, gehiago erabiltzen al da teknika hau?
Erakundeen eraldaketa digitala bizkortu du Covid-19ak, hilabete gutxi batzuetan duela urte batzuetatik aurreikusita zituzten ekintzen inplementazioa egin behar izan dute. Gainera, kultura- eta egitura-aldaketa bat eragin du; izan ere, online ebaluazioaren potentziala eta horrek erabiltzaileei eta erakundeei sortzen dizkien onurak ikusarazten ari dira.

Kasu batzuetan, ikasleak edo haien gurasoak dira teknologia horiek erabiltzea eskatu dutenak, ebaluazioan zehar aukera-berdintasuna eskaintzen dutelako eta, gainera, probak egiten ari diren erabiltzaileei bidezko aintzatespena aitortzie die.

Azken batean, geratzeko etorri zarete.
Zalantzarik gabe. UNESCOren arabera, ikasleen % 80ri baino gehiagori eragin zien Covid19gatik ikastetxeen itxierak. Egoera horrek ikaskuntza-prozesua geldiarazi ere egin zuen, ebaluazio presentzialak egitea ezinezkoa zelako. Horren aurrean, ikaskuntzari urrutitik jarraitzea ahalbidetzen duten hainbat teknologia aplikatu dira.

Adibidez, duela gutxi San Markoseko Unibertsitate Nazional Nagusia (Peru) erakunde publikoari laguntza eman diogu onarpen-azterketa birtuala egin dezan, historian lehen aldiz. Azterketa horretara herrialde guztiko milaka ikasle aurkeztu behar ziren, eta egungo egoeragatik eta mugikortasun-mugengatik ezin izan zen aurrez aurre egin, ikasleei ikasten jarraitzea eragotziz.