Albisteak

Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin-behineko zerrendak

Ezohiko matrikulazio epealdian, betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira, Hezkuntzako departamenduaren matrikulaziorako aplikazioan. Aldi berean, erreklamazioetarako, epea irekita dagoela gogoratu nahi dizuegu irailaren 8ra arte, 24:00 ordura arte. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunean aurkituko duzun formularioa bete behar duzu. Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 10an, 2019-2020 ikasturterako betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako eskaeren behin-betiko [...]

2019-09-07|albisteak|

2019-20 ikasturteko aurkezpena

2019-20 ikasturte akademikoari hasera emateko asmoz, ikasleei zuzenduriko aurkezpen saioak egingo dira hiru lurralde historikoetan. Ikasleon bertaratzea errazteko, egun jarraietan egingo dira aurkezpenak ondorengo leku eta egunetan: IES Francisco de Vitoria BHI. El Salvador kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Irailaren 11n, asteazkena, 18:00etan. CIFP Bidebieta LHII. Lehendakari Agirre kalea 97, Basauri. Irailaren 12an, osteguna, bi txandatan: 17:30ean - Erdi-Mailako zikloak eta Administrazio eta Finantzak Goi-Mailako [...]

2019-09-04|albisteak|

Itxarote-zerrenden arabera berresleitutako plaza hutsak argitaratzea

Matrikula egiteko lehen epea bukatuta, behin-betiko zerrendetan onartutako ikaslegoak bete ez dituen plazak itxarote-zerrendak jarraituz berresleitu dira.  Gaurko egunean zehar, berresleipen horri dagozkion zerrendak argitaratuko dira. Epealdi honetan onartutako ikaslegoak, matrikula baieztatu eta ordainketa egin beharko du gaurtik hurrengo uztailaren 22ra bitartean. Gogorarazten dizuegu oso garrantzitsua dela aurre-eskakizunak dituzten moduluetan ez matrikulatzea. Aurre-eskakizunak eta gomendioak zeintzuk diren jakiteko, gure webgunean, [...]

2019-07-18|albisteak|

Ezohiko matrikulazio-aldiaren irekiera

Bukaeran aipatzen diren moduloetako itxarote-zerrendak amaitu ondoren, plazak batzuk hutsik geratu dira. Hori dela eta, gaur aurrematrikulaziorako epe berri bat irekitzen da.  Interesatuek beraien eskabidea online egin ahal izango dute ikasgunea atariaren bitartez, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute onarpen aginduan zehaztutakoaren arabera (hemen ikusi). Aurretiko izen-ematea egiteko, gure webgunean prozedura honen gainean argitaratutako informazio guztia kontsultatzea komeni da. Se admitirán nuevas solicitudes [...]

2019-07-18|albisteak|

Behin betiko zerrendak

Gaurko egunean zehar, behin betiko zerrendak argitaratuko dira, bertan, onartutakoak,  itxaron zerrendan geratutakoak eta baztertutakoak azalduko dira. Ikasgunea atarian ikus ahal izango dituzue. Erreklamazioa aurkeztu baduzu, horren ebazpena ere bertan aurkituko duzu. Eta gogoan izan, onartuta bazaude, matrikula baieztatu  eta ordainketa egin beharko duzu matrikulatuta egoteko.

2019-07-09|albisteak|

Behin behineko esleipenak. Zerrendak eta erreklamazioak

Ostiral honetan, uztailak 5, plazen esleipeneko behin-behineko zerrendak, itxarote-zerrendak eta baztertuetako zerrendak argitaratuko dira. Ikasguneko atarian kontsulta ditzakezu. Zerrendetan edozein irizpidiekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkeztu beharko duzu, hemen klik eginda aurkituko duzun formularioa (epealdia itxita) erabiliz. Gogoan izan, azken zerrendak uztailaren 9an argitaratuko direla, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren eta egun horretan matrikula baieztatzeko eta ordainketa egiteko epea hasten da.

2019-07-04|albisteak|

2018-19 ikasturteko diploma-ematea

Atzo arratsaldean 2018-19 ikasturteko diploma-emate saioa ospatu da EASO politeknikoa gure zentro kolaboratzailean. Aurten 119 ikaslek amaitu dituzte ikasketak Lantokiko prestakuntza egin ondoren. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Osasun-larrialdiak, Sareko informatika-sistemen administrazioa, Sukaldaritza eta gastronomia, Instalazio elektriko eta automatikoak, Fabrikazio mekanikoko diseinua eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloetakoak dira.  

2019-06-28|albisteak|

Aurre-matrikulazioaren ohiko epealdia bukatu da

Zikloko ikasle berrientzat aurre-matrikula egiteko ohiko epealdia bukatu da. Aurre-matrikula egin baduzu, jakin ezazu hurrengo egunetan prozesatua izango dela, horregatik egoeran “tramitatu gabe” edo “dokumentazio/bideratze zain” ager daiteke gure idazkaritzako departamentuak onetsi bitartean. Naiz eta dokumentazioa gure esku egonda ere, posible da egoera ez aldatzea ekainaren 5ean behin behineko zerrendak argitaratu arte. Data honetan zerrenda begiratu behar duzu eta zure egoera errebisatu dena [...]

2019-06-12|albisteak|

2019 – 2020 ikasturteko matrikulazio prozedura

2019-2020 ikasturterako matrikulazio prozedura eta datak argitaratu dira. Horrenbestez, onartze prozeduran faseak, datak eta baldintzak ere eskura dituzue Idazkaritza-Matrikulazio prozedura atalean. Gogoratu, beti bezala bi onartze epealdi izango direla, lehena zikloko ikasle berrientzat, maiatzaren 27tik ekainaren 7ra, eta bigarrena, aurtengo ikasturtean ikasle izan direnentzat, ekainak 20tik 28ra. Edozein zalantza bazenute kontakta ezazue zentruko Idazkaritza edo Orientazio zerbitzuarekin  xede horretarako ezarritako kanal ezberdin bidez.

2019-05-22|albisteak|

Lehen eta bigarren azken ebaluazioak

Jakinarazi nahi dizuegu maiatzaren 29tik ekainaren 4ra Lehen Azken Ebaluazioaren azterketa presentzialak egingo direla. Bertara aurkezteko, ebaluazio jarraia gainditua izan behar duzuela kontuan izan. Bide batez, azterketen ordutegia eta lekua helarazten dizuegu. Ondoren, ekainaren 12tik 18ra bitartean, Bigarren azken ebaluazioaren azterketa presentzialak izango dira. Azterketa hauetara aurkeztuko dira Lehen azken ebaluazioa gainditu ez dutenak edo aurkezterik izan ez dutenak. Kontuan izan, ebaluaketa jarraia gainditu gabe [...]

2019-05-06|albisteak|

BirtLH jaio da

Ikasturte honetan BirtLH jaio da. Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren esperientzia luzearen ondoren, ULHI, Ikaskuntza birtual eta digitalizatuetarako Ikastetxe Integratu bihurtu da. Ez da ezer aldatzen: aldaketa handiak Aldaketek gure funtzionamenduan eragin handirik izango ez badute ere, ikastetxe berriaren sorrerak metodologia berrien modernizazio indartsu batean jartzen du arreta, baita teknologien erabilera intentsiboago batean ere. Gure konpromezua, gero eta gehiago, euskal gizartearen [...]

2019-03-20|albisteak|
Go to Top