Koronabirusaren hedapenaren inguruan Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibideei jarraituz, BirtLHk bertan behera uzten ditu, behin-behingoz, jarduera presentzial guztiak Euskal Autonomia Erkidego osoan, martxoaren 13tik aurrera eta hamabost egunerako.

Saio presentzialen etenaldiak ez die eragiten BirtLHko gainerako zerbitzuei. Ikastetxeko irakasle eta langile guztiek lanean jarraituko dute on line jarduerari eusteko, eta ikasleek gure taldearekin komunikatzeko ohiko bideak erabiltzen jarraitu ahal izango dute. On line plataformatik, irakasleek modulu bakoitzari dagozkion gai espezifikoei buruzko informazioa emango dute, baita ordu presentzialak geroago berreskuratzeko aukerari buruzkoa ere.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik, eta azkenik, osasun-agintarien gomendioak betetzera gonbidatzen zaituztegu, hartutako neurriek epidemia kontrolatzen lagunduko dutelakoan.