Hezkuntza Sailak eskola presentzialen etenaldia luzatu egin du beste abisu bat eman arte.

BirtLHri dagokionez, neurri honek aurrez-aurreko saioak dituzten moduluei eragiten die bakarrik. Ikastetxeko online jarduera osorik mantentzen da; baita ere unitate didaktikoen irekierak, zereginak entregatzeko epeak eta gure ohiko komunikazio bideak.

Saio presentzialen plana berregiten ari gara, etenaldia bukatzen denean prest egoteko. Une honetan, azterketa finalak aurreikusitako egunetan mantendu ahal izatea espero du BirtLHk.

Ulerkorrak izatea eskertzen dizuegu.