BIRTLHk bere prestakuntza-eskaintza zabaltzen jarraitzen du eta titulazio berri bat eskainiko du modalitate erdipresentzialean datorren ikasturtetik aurrera: Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikaria. Enpresek gero eta gehiago eskatzen duten titulazioa da, eta harrera bikaina du lan-merkatuan, ia % 100eko enplegagarritasuna baitu.

Robotizazioa garapen teknologikoaren joera nagusietako bat da, eta COVID-19aren krisiak eskulana robotekin ordezkatzen duen paradigma suspertu besterik ez zuen egin. Hala berresten zuen Munduko Ekonomia Foroak egindako The Future of Jobs 2020 azterlanak. Azterlan horrek paradigma hori kuantifikatzen zuen, 2025erako enpresa-lanak  % 50ean  banatuko direla gizaki eta roboten artean iragartzeraino. Banaketa hori 2020an % 67koa zen gizakientzat eta % 33koa robotentzat. Aditu askok uste dute robotikan eta automatizazioan gertatzen ari diren aldaketak izugarriak izaten ari direla eta izaten jarraituko dutela datozen urteetan, eta makinak eta pertsonak lankidetzan arituko direla, automatizazioak berak suntsituko dituenak baino lanpostu gehiago sortuz, gizakien, makinen eta algoritmoen arteko harremana lan-merkatuan aldatzen den heinean.

BIRTLHk bere hondar-alea eskaini nahi izan du enplegu-nitxo horiek okupatu ahal izateko prestakuntza eskainiz, eta hori posible izateko, ikasturte osoa darama irakasle-talde batek hortan lanean.

Zikloaren inguruko informazio gehiago kontsultatu daiteke hemen.