Probatu MoCap jantzia!
Animazioaren mundua etengabeko bilakaeran dago, eta BIRTLHn berrikuntza teknologikoen abangoardian egon nahi dugu. Horregatik, harro gaude 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak zikloko gure ikasleei sormenaren eta teknologiaren mugak esploratzeko aukera eskaintzeaz, MoCap jantziari esker beren animazio-prozesuan mugimendu-kaptura gehituz. MoCap jantziak pertsona baten mugimenduak erregistratzen ditu denbora errealean, eta datu digital bihurtzen ditu, 3Dko fikziozko pertsonaiei zuzenean aplika dakizkiekeenak. [...]