BIRTLHk, datorren maiatzetik aurrera, Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea profesionaltasun-ziurtagiria eskainiko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta, eta landunek edo okupatuek nahiz langabezian dauden pertsonek baliatu ahal izango dute ziurtagiri hori.

Ikastaro hau modu erdipresentzialean emango da, % 90eko online osagai nagusiarekin eta % 10eko presentzialarekin. Hau da, lanbide-prestakuntza lortzeko, online prestakuntza, BIRTLHren plataformaren bidez, eta saio praktikoak konbinatuko dira. Azken hauek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hurrengo ikastetxeetan egingo dira. Era berean, amaierako azterketak aurrez aurre egiten dira.

LURRALDEA IKASTETXEA OKUPATUAK LANGABETUAK
Araba IES Francisco de Vitoria BHI OC24200290TF 24200154TF
Bizkaia CIFP Fadura LHII

IES Eskurtze BHI

OC24200289TF

OC24200288TF


24200153TF
Gipuzkoa EASO Politeknikoa OC24200287TF 24200152TF

Matrikulazio-prozesua egiteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik, eta Lanbideren webgunean egin beharko da. Sartu Lanbideren ikastaro-bilatzaile honetara, hautatu «Gizarte- eta kultura-zerbitzuak » arloa, eta zure probintziari eta lan-egoerari dagokien kodearekin ikastaroa aurkitu ondoren, jarraitu aurreinskripzioa egiteko jarraibideak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu: Profesionaltasun Ziurtagiria: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea.