Pilak kargatuta eta berritasunen bat edo beste ere badugula, hasiera eman diogu 2021-22 ikasturteari; 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak zikloa sartu dugu gure prestakuntza-eskaintzan eta horrekin, Lanbide Heziketako 11 titulazio ditugu dagoeneko.

Joan den ostiralaz geroztik, ikasle guztiak matrikulatuta daude beren moduluetan, eta beren egoeraren berri ematen ari gara posta elektronikoz, aurreinskripzioan adierazitako helbidean.

Hemendik, ongietorria eman nahi diegu ikasle guztiei, eta jakinarazi nahi diegu ahalegina egingo dugula guzti-guztiek prestakuntza-esperientzia aberasgarria izan dezaten BIRTLHn.