Ikasgunea atarian 2020-2021 ikasturteko ezohiko matrikulazio-aldian hutsik dauden plazak betetzeko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira (onartutako eskaerak, itxarote-zerrendan daudenak eta baztertutakoak).

Aldi berean, erreklamazioetarako, epea irekita dagoela gogoratu nahi dizuegu irailaren 10ra arte, 24:00 ordura arte. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunean aurkituko duzun formularioa bete behar duzu.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 14an, 2020-2021 ikasturterako betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako eskaeren behin-betiko zerrendak argitaratuko dira. Gogoan izan, irailaren 10etik 16ra bitarte zure matrikula konfirmatu beharko duzula eta dagozkion tasen ordainketa egin.