Matrikula-epea ireki dugu bigarren lauhilekoko moduluetan geratu diren plaza hutsak betetzeko (uko-egiteen eta matrikula-baliogabetzeen ondorioz sortutakoak).
Plazak mugatuak dira eta aurreko onarpen-faseetako (25-26 ikasturtea) baremazio-ordena errespetatuz esleituko dira. Prozesu horretan parte hartu ez zuten pertsonen eskaera berriak ere onartuko ditugu; hala ere, horiek jatorrizko itxaron-zerrendaren ondoren prozesatuko dira.
Plaza bat eskatu nahi baduzu, jarraitu urrats hauek:
-
Aztertu prestakuntza-eskaintza gure webgunean. Informa zaitez ondo moduluen lan-kargari eta matrikulatzeko baldintzei buruz, eta balora ezazu lan gehigarri hori zure gain hartu ahal izango duzun.
-
Egiaztatu aurrez aurreko saioak. Moduluak aurrez aurreko saioak baditu, kontsultatu egutegia eta ziurtatu bertaratu ahal izango zarela, asistentzia derrigorrezkoa baita.
-
Ez bikoiztu eskaerak. Ez eskatu jada gaindituta, baliozkotuta edo salbuetsita dituzun moduluak, ezta matrikulatuta zauden horietan ere.
Bete ezazu honako eskaria hau (epea abenduaren 24ra arte, 14:00etan), eskatzen dituzun moduluak lehentasun-ordenaren arabera adieraziz. Eskaera bidaltzeko, egin klik interesatzen zaizun zikloaren gainean: