Onartzeko ezohiko epea ireki da: uztailaren 29ra arte.

Aldi horretan, aldi arruntean parte hartu duten pertsonak matrikulatu ondoren hutsik geratuko diren plazak eskaintzen dira.

Plazak eskaintzen diren espezialitateak:

Goi-maila:

– 3D animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak (A eredua)

– Fabrikazio mekanikoko diseinua (A eredua)

– Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (A eredua)

– Gizarteratzea (D eredua)

– Marketina eta publizitatea (A eredua)

Erdi-maila:

– mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta (A eta D eredua)

– Instalazio elektrikoak eta automatikoak (A eredua)

– Sukaldaritza eta gastronomia (A eredua)

Ziklo hauetan interesa baduzu, aurrez izena eman behar duzu uztailaren 29 baino lehen, 24:00ak baino lehen, Ikasgunea atarian (han aurkituko dituzu plaza hutsak dituzten moduluak). Kontsultatu prozeduraren xehetasunak (dokumentazioa, baremazioa, lehentasunak…) matrikulazio-gidan, gure webgunean. Bertan, bideo tutorial bat aurkituko duzu, ikasgunean nola jokatu azaltzen duena.