1. Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legeak (LSSICE) bere 10. artikuluan xedatzen duena betez, jasota geratzen da www.birt.eus domeinu-izena duen web gunea BirtLH – Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratua, helbidea: Donostia Etorbidea 5 20160 Lasarte-Oria – Gipuzkoa..

2. www.birt.eus web gunea BirtLH – Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratuak garatu du.

3. www.birt.eus web guneak, bere egitekoa betetzeko, testu-edukiak, eduki grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak banatzen ditu. Aipatu edukien copyright-a Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratua, (BirtLH)-a da, eta, eduki horiek erabiltzaileak erabili ahal izateko, erabiltzeko kondizio hauetan jabetza intelektualaren eskubideen gain zehazten diren klausulei jarraitu behar zaie.

DATU PERTSONALEN BABESA

Datuen tratamenduaren arduraduna

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, urrutiko prestakuntza zerbitzua emateko BirtLH-k Europar Batasunaren 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamenduaren irizpideak betetzen dituela bermatzen du. Informazio pertsonalaren arduraduna Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza da.

Zertarako tratatuko diren datuak

Datuen tratamenduen helburua da, urrutiko prestakuntza zerbitzuaren kudeaketa.

Datuak kontserbatzeko epeak

Beharrezkoak diren datuak ikaslearekin harremanak irauten duen bitartean edo lege-eginbeharra betetzeko behar adina denbora mantenduko dira.

Datuak tratatzeko legitimazioa

Datuak tratatzeko legitimazioa edo oinarri legala ikasleak berak kurtsoetan matrikulatzerakoan emandako adostasuna da, zeina irakaskuntzako funtzio publikoan jardutean oinarritzen baita.

Nori emango zaizkio datuak

Ez zaie daturik emango hirugarren batzuei, salbu eta ez bada legez behartuta irakaskuntzako funtzio publikoan jarduteko edota aurkeztutako agiriak benetakoak direla egiaztatzeko.

Datuen nazioarteko transferentzia

BirtLH-k ez dauka aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

Erabil daitezkeen eskubideak

Datuak eskuratu, mugatu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, interesdunak Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzara jo dezake, eta horretarako, helbide honetara jo beharko du: Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz, beharrezkoa izanik nortasuna egiaztatzea NANren edo beste agiri baliokide baten kopia bidez.

Datu pertsonalen titularra izanik, ikasleak dituen eskubide eta erabileraren gaineko informazioa jaso dezake datu pertsonalen babeserako agintari publikoekin harremanetan jarriz: Datuen Babeserako Espainiako Agentzia.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

1. www.birt.eus web guneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira eta Estatuan eta Europan indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeak babestuta daude. Copyright-aren titularrak baimena ematen du edukiak kondizio hauen arabera erabiltzeko:

  • Erabiltzaileak baimena du ataria osatzen duten edukiak kopiatzeko, banatzeko, eraldatzeko eta denen eskura jartzeko, eta, bereziki, gune honetako edukietatik abiatuta, obra deribatuak eta obra konposatu eta bereiziak sortzeko.
  • Baimena beti dago indarrean (jabetza intelektualaren eskubideek irauten duten denboraldian), mundu osorako da, doakoa da eta modu ez-esklusiboan ematen da.
  • Erabiltzaileak edukiak berrerabil ditzake, bai eta banatu ere, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Erabiltzaileak obra deribatu eta konposatuak sor ditzake, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Lizentzia honen kondizioak aldatzeko, idatzizko baimena eskatu behar zaio edukien titularrari. Indarrean dagoen jabetza intelektualaren legeko autore-eskubideei aplikatzen zaizkien muga berak ditu.
  • Kontuan hartuko dira atari hezigarrian sartzen diren eduki zehatzei, adibidez, ikus-entzunezkoei, ordenagailu-programei eta datu-baseei, aplikatu beharreko zehaztapen legalak.Baimen honen kondizioren bat betetzen ez den une berean amaitutzat joko da baimen osoa; uste bada klausularen bat baliorik gabea dela edo baliorik gabe utz daitekeela, klausula horrek ez die baliozkotzat jotzen diren gainerako kondizioei eragingo; aipatu kondizioak aldatzen badira, aldaketa horrek ez die eragingo aldaketa egin baino lehen emandako baimenei; baimen horiek indarrean segituko dute, baldin eta titularrak eta erabiltzaileak kontrakoa adosten ez badute idatziz.

2. Aurreko paragrafoan esandakoaren salbuespen gisa, atari hezigarriko enpresa iragartzaileen izen komertzial, marka eta logotipoak bakoitza bere titularrarena izango da, eta jabetza industrialaren eskubideak enpresa horienak eta ez beste inorenak izango dira. Zeinu bereizle horien erabilera jabetza industrialaren eskubideen titularrari beti idatzizko baimena eskatuz egingo da.

3. www.birt.eus web gunera estekak ezartzeko kondizioak. www.birt.eus atari hezigarriarekin hipertestuak ezartzea nahi duten zerbitzu-emaileek posta elektronikoko helbide honetan eska ditzakete: idazkaritza@birt.eus. LSSICE legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, titularrak, edukietara edo bilaketa-tresnetara egindako estekak ezabatu edo baliorik gabe utz ditzake, betiere legez kontrako jarduera edo informaziodun estekak direnean edo kalte-ordaina jaso dezaketen hirugarrenen eskubideak edo ondasunak kaltetzen direnean.

ERANTZUKIZUNA

1. Web gunearen titularrak, BirtLH – Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratuak, ez du bere gain hartzen jabetza intelektualaren legeak babestutako elementuei dagokienez erabiltzaileek egin lezaketen erabilera desegoki edo lege-urratze posibleen ondoriorik, ezta gai honi buruz zehaztu diren erabiltzeko kondizioak urratzeari dagokionez ere.

 2. BirtLH – Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratuak, www.birt.eus atariak jasotzen dituen eduki hezigarriaren eta informazioaren eguneratzea eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei dagozkien zirkunstantzia zehatzei dagozkienak direnean. Edukien autoreek emandako iritziez ari garenean, Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratua ez du hartzen erantzukizunik bere gain, gunearen erantzule gisa ez baitu gunearen egiazkotasunaz edo zehaztasunaz edo zintzotasunaz erantzuten.

 3. BirtLH – Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratuak ez ditu bere gain hartzen web gunean eskainitako zerbitzuetarako sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez une batean sor litezkeen akats teknikoen ondorioak, ezta aipatu zerbitzuak zergati teknikoengatik, zorizkoengatik edo ezinbestekoengatik eteteari edo bertan behera uzteari dagokionez ere.

APLIKATU BEHARREKO LEGEA

Erabilera-lege hauek lege hauen arabera idatzi dira: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, zehatzago esanda, 2002ko uztaileko 11ren Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen arabera, Espainiako arau zibil eta merkataritzakoen arabera eta baita datu pertsonalak babesteko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren arabera ere.

BirtLH ETA DATU PERTSONALAK

15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromezua hartzen du Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Institutu Integratuak.

Hortaz, Ikastetxean jasotako datuak eskeintzen diren ikastaraoak eta zerbitzuak kudeatzeko eta ikasle, irakasle, guraso edo kanpoko hirugarrenekin harremanak mantentzeko izango dira beraz, ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatzeko ere.

Erabiltzaileak une oro sarrera, zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du idazkaritzan eskaera formal bat eginaz.

INFORMAZIO GEHIAGO

Argibide gehiagotarako, edota iradokizunak edo proposamenak egiteko,idazkaritza@birt.eus helbide elektronikora jo dezakezue, edota posta-helbide honetara: Donostia Etorbidea 5, 20160 Lasarte-Oria – Gipuzkoa.