Osasun-larrialdiak
Osasun-larrialdietako teknikariaren Tituluari lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio-eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu honi lotuta daude:
- Osasun-larrialdietako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
Moduluak
Hurrengo taulan, Osasun-larrialdietako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan Urtekoa 45 Plaza |
231 | 24 | 7 ordu / asteko | ||
Osasun-zuzkidura 2. lauhilekoa 45 Plaza |
132 | 8 | 8 ordu / asteko | ||
Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea Urtekoa 45 Plaza |
231 | 20 | 7 ordu / asteko | ||
Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
Osasun-logistika larrialdietan 2. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan Urtekoa 45 Plaza |
270 | 24 | 8 ordu / asteko | ||
Telelarrialdiak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
66 | 6 | 4 ordu / asteko | Aurrez aurreko orduak bisita bat egiteko erabiliko dira | |
Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 12 | 6 ordu / asteko | ||
Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
66 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik. |
||
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Ingeles Profesionala 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
Prestakuntza enpresan(2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
Modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da |
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan |
Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak moduluko aurrez aurreko saioetarako, ikasleek zikindu dezaketen arropa erosoa jantzi beharko dute.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
(Araban, Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak moduluaren aurrez aurreko saioak Mendizabala LHII n egingo dira; gainerako saioak Francisco de Vitoria BHIn egingo dira)
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
Osasun-larrialdiak zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Osasun-garraioko teknikaria.
- Osasun-larrialdietako teknikaria.
- Telelaguntzako operadorea.
- Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.
- Marinel sanitarioa Itsasoko Gizarte Institutuaren flotan
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Osasun-larrialdieteko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953