Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta (Gazteleraz)
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan
- Lehen laguntzak
- Arreta eta laguntza psikosoziala
- Osasun-arreta
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
- Komunikaziorako laguntza
- Arreta higienikoa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea
- Lehen laguntzak
- Komunikaziorako laguntza
- Osasun-arreta
- Arreta eta laguntza psikosoziala
- Etxeko laguntza
- Arreta higienikoa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 3. Ziurtagiri Profesionala: Telelaguntzako deien kudeaketa
- Telelaguntza
- Gizarte-trebetasunak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Oinarrizko Curriculum Diseinuari esker, zikloko modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatz-mehatz jakin dezakezu. Dokumentu honetan, besteak beste, ikaskuntzaren emaitzak eta modulu bakoitzaren ebaluazio-irizpideak jasotzen dira; horrela, prestakuntzan zehar eskuratuko dituzun konpetentzia profesionalak identifikatu ahal izango dituzu.
Ondorengo taulan laburbilduta daude Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, baita titulu horri dagozkion ziurtagiri profesionalei lotutakoak ere.
Sartu Oinarrizko Curriculum Diseinura esteka honetan klik eginez.
| Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
|---|---|---|---|---|---|
| Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
| Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
132 | 0 | 8 ordu / asteko | ||
| Etxeko laguntza Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 264 | 0 | 8 ordu / asteko | |
| Osasun-arreta Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
198 | 16 | 6 ordu / asteko | |
| Arreta eta laguntza psikosoziala Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
252 | 0 | 8 ordu / asteko | |
| Lehen laguntzak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
66 | 12 | 4 ordu / asteko | |
| Gizarte-trebetasunak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 99 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Telelaguntza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 99 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Komunikaziorako laguntza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
99 | 8 | 6 ordu / asteko | |
| Arreta higienikoa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
105 | 8 | 7 ordu / asteko | |
| Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 105 | 0 | 7 ordu / asteko | |
| Lantokiko prestakuntza b>(2025-2026 ikasturterarte) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik. |
||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
| Ingeles Profesionala 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Kudeaketa-tresna digitalak laguntza-inguruneetan 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | Arrakastaz ikasia izateko komenigarria da zikloaren ikuspegi orokor bat izatea. | |
| (Hautazkoa) Ekintzailetza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
| Modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da | |
Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak. ver menos
Baliozkotzeak
Matrikularako argibideak
Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Saio presentzialak

Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Egutegia
Irtenbide Profesionalak

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
- Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
- Gerokultorea.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
- Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
- Etxez etxeko laguntzako laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea.
- Familiako langilea.
- Hezkuntza bereziko laguntzailea.
- Laguntzaile pertsonala.
- Telelaguntzako teleoperadorea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
- Euskera B1 maila: Zikloa euskaraz egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-ziurtagiriak sektore publikoko kontratazio-prozesuetan, ezta euskara-ikasketak egiten jarraitzeko ere.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953