Goi-Maila

3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikari Tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da ikus-entzunezko produkziotarako 2D eta 3D animazioak sortzea eta multimedia ikus-entzunezko produktu elkarreragileak garatzea, hauek sortzeko esku hartzen duten elementuak eta iturriak integratuz, eta euren erlazioak, mendetasunak eta elkarreragin-irizpideak kontuan hartuz, aurretik definitutako parametroetan oinarrituta.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileako Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: 2D eta 3D animazio-proiektuak
    • 2D eta 3D ikus-entzunezko animazio-proiektuak
    • 2D eta 3D elementuen animazioa
    • Ikus-entzunezkoen muntaia eta postprodukzioa egitea
    • Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelaketa
    • Kolorea, argiztapena eta 2D eta 3D akaberak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Multimedia ikus-entzunezko produktu elkarreragileen garapena
    • Joko-proiektuak eta ingurune elkarreragileak
    • Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena
    • Multimedia-proiektu elkarreragileak egitea
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Ondorengo taulan laburbilduta daude 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi-mailako teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, baita titulu horri dagozkion ziurtagiri profesionalei lotutakoak ere.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Gutxieneko
ikasketa-orduak
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
Urtekoa 60 Plaza
ZP1 198 0 6 ordu / asteko
2D eta 3D animazioa eta elementuak
Urtekoa 60 Plaza
ZP1 264 0 8 ordu / asteko
2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 198 0 6 ordu / asteko
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
Urtekoa 60 Plaza
ZP2 231 0 7 ordu / asteko
Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 140 0 9 ordu / asteko
Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 100 0 6 ordu / asteko
Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 100 0 6 ordu / asteko
Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 160 0 10 ordu / asteko
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Ingeles Profesionala
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
(Hautazkoa) Digitalizazio aurreratua. Ikuspen digitaleko estrategiak
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
(Hautazkoa) Ekintzailetza
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)
Modulu arteko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da

Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak.

Dokumentu hau kontsultatuz gero, ezagutu ahal izango dituzu heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen baliozkotze posibleak eta konpetentzia-atalekin duten korrespondentzia.

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
2D eta 3D animazioa eta elementuak
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena (2023-24 ikasturtea)
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak
2D eta 3D animazioa eta elementuak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa

Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa da gutxienez 16 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu bat izatea, 64 bit-eko prozesadorearekin eta 4 GB-ko txartel grafiko dedikatuarekin. Horrez gain, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar kamera, mikrofonoa eta entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa izatea, jarraipena bermatzeko. Tableta grafiko bat izatea ere gomendatzen da.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko  edo emuladoreak erabiltzeko prest egon beharko dute.

2025-2026 ikasturterako zikloaren egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezu hemen:

Egutegia 2025-2026
  • 3D animatzailea.
  • 2D animatzailea.
  • Tartekatzailea.
  • 3D modelatzailea.
  • Grafista digitala.
  • Espazio birtualen sortzailea.
  • 3D efektu berezien teknikaria.
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea.
  • Ikus-entzunezko multimedia-produktuen eta aplikazioen garatzailea.
  • Multimedia ikus-entzunezko eduki interaktiboen eta ez-interaktiboen editorea.
  • Multimediako errealizazioko eta sistemetako teknikaria.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean,3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileen goi-mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: