Aurrematrikula berritasunekin
Maiatzaren 6an hasi zen aurrematrikula-aldia berrikuntza garrantzitsuekin dator, Euskadin LHko sistema berria ezartzearen ondorioz. BIRTLHren kasuan, datorren ikasturtetik aurrera, egungo titulazioen katalogoari gaitasun-ziurtagiriak eta ziurtagiri profesionalak egiaztatzeko aukera gehituko zaio. Aurrerago, 2025-26 ikasturtean, aldaketa nabarmenak gertatuko dira heziketa zikloen curriculumean, modulu jakin batzuk desagertu eta beste berri batzuk sartuko baitira. BIRTLHko ikasle guztiei ahalik eta informaziorik onena emateko eta [...]