Instalazio elektriko eta automatikoak
Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren Tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Instalazio Elektriko eta Automatikoetako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Instalazio elektrikoen eta behe-tentsioko banaketa-sareen muntaketa eta mantentze-lanak
- Barneko instalazio elektrikoak
- Banaketa instalazioak
- Makina elektrikoak
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Instalazio automatizatuak muntatzea eta mantentzea
- Industria automatismoak
- Instalazio domotikoak
- Makina elektrikoak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
Moduluak
Hurrengo taulan, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Elektronika 1. lauhilekoa 45 Plaza |
132 | 0 | 8 ordu / asteko | ||
Elektroteknia Urtekoa 60 Plaza |
198 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
105 | 30 | 7 ordu / asteko | ||
Barneko instalazio elektrikoak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 297 | 84 | 9 ordu / asteko | |
Banaketa instalazioak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 105 | 9 | 7 ordu / asteko | |
Instalazio domotikoak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 126 | 35 | 8 ordu / asteko | |
Makina elektrikoak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
126 | 17.5 | 8 ordu / asteko | |
Industria-automatismoak Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 264 | 84 | 8 ordu / asteko | |
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 66 | 17.5 | 4 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik. |
||
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Ingeles Profesionala 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 1. edo 2. lauhilekoa |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
Modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da |
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
Oinarrizko moduluak |
---|
Elektronika |
Elektroteknia |
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Makina elektrikoak |
Elektroteknia
|
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak |
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
|
Barneko instalazio elektrikoak |
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
|
Banaketa instalazioak |
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
|
Instalazio domotikoak |
Barneko instalazio elektrikoak
|
Industria-automatismoak |
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Interneterako sarbidea duen edozein ekipamendutik sar badaiteke ere, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko edo emuladoreak erabiltzeko prest egon beharko dute.
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Saio hauetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko erremintak beharko ditu.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII
Agirre Lehendakariaren etorb., 184, 48000 Bilbo - Bizkaia
Webgunera joanEgutegia
Irtenbide Profesionalak
Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Instalatzaile eta mantentzaile elektrikaria.
- Eraikuntzako elektrikaria.
- Industria-elektrikaria.
- Mantentze-elektrikaria.
- Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
- Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
- Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
- Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Instalazio Elektriko eta Automatikoko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
- Behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela: Tituluaren lanbide-modulu guztien multzoan ezarritako prestakuntzak, gaitasuna ematen du Behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela lortzeko, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistarenean.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953