Ezohiko aurreinskripzio-aldia ireki da, epe arrunteko eskatzaileek bete gabe utzitako plaza hutsak betetzeko.
Modulu jakin batzuetan plazak eskaintzen dituzten zikloen zerrenda:
Goi maila:
- 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragile
- Automatizazioa eta robotika industriala
- Fabrikazio mekanikoko diseinua
- Fabrikazio mekanikoko produkzioko programazioa
- Gizarteratzea
- Marketina eta publizitatea
- Nazioarteko merkataritza
- Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
- Sare-informatika sistemen administrazioa
- Web aplikazioen garapena
- Zuzendaritzari laguntza ematea
Erdi maila:
- Administrazio-kudeaketa
- Instalazio elektriko eta automatikoak
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta
- Merkataritza jarduerak
- Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea
- Sukaldaritza eta gastronomia
Interesatuta bazara, zure eskaera Ikasgunea atariaren bidez egin behar duzu. Kontsultatu gure webguneko Matrikulazio-gida atala. Adi epeei:
- Aurreinskripzioa Ikasgunean: uztailaren 22tik 25era (biak barne).
- Beharrezko dokumentazioa entregatzea: uztailaren 30era arte.
- Behin-behineko zerrendak: irailaren 4an.
- Zerrendei erreklamazioak egitea: irailaren 7ra arte.
- Behin betiko zerrendak: irailaren 8an.
- Ezohiko matrikulazio-epea: irailaren 11ra arte.