Uztailaren 2an eta 3an, Gasteizen, egin zen Urrutiko Lanbide Heziketako Informatikaren Irakaskuntzari buruzko Jardunaldien X. edizioa, eComputing’26 izenekoa; aurten, BIRTLHk antolatuta.
Jardunaldi hauen helburua da Lanbide Heziketako Informatika eta Komunikazioak arloan jarduten duten irakasleen artean esperientziak, ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzea, bereziki, urrutiko irakaskuntzari arreta jarriz. Era berean, aukera ona izan ohi da curriculum-edukiei buruz hausnartzeko, metodologiak partekatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aztertzeko.
Topaketa honi esker, irakasleen arteko harremanak sendotu ziren, eta arlo horretako heziketa-zikloak online eskaintzen dituzten zentroen arteko lankidetza estutu ahal izan zen.
Bi jardunaldietako giroa hurbila, parte-hartzailea eta lasaia izan zen; hala, bertaratutakoek beren kezkak partekatu, beste esperientzia batzuetatik ikasi eta harreman profesional berriak sortu ahal izan zituzten.
Hauxe duzue saio horiei buruzko laburpen-bideoa: