Eskerrik asko Korrikaren harira antolatutako zozketan parte hartu duzuen guztioi; itzela izan da ikasleen eta irakasleen erantzuna! Oso harrera ona izan du ekimenak eta dagoeneko egin dugu zozketa: sariak oso banatuta egon dira hiru lurraldeetan barrena eta bost irabazleak ikasleak izan dira.

Bide batez, ohar garrantzitsu bat: galdetegiari buruzko lehen mezua gaztelaniaz jaso bazenuen, Ikasgela Birtualeko zure profilean hizkuntza lehenetsia gaztelania  duzulako da. Beraz, Zorionak hasieratik mezua euskaraz jaso eta galdetegia euskaraz bete zenuten guztioi!

Gainerakook ere euskara lehenestera animatzen zaituztegu, hemendik aurrerako mezuak euskaraz jaso ditzazuen.

Gora Korrika!

korrika