Farmazia eta Parafarmazia
Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria Tituluari lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da farmazia-produktuak eta antzekoak banatzen eta egiten laguntzea eta parafarmazia-produktuak saltzea, betiere osasuna sustatuz, biltegia kontrolatzeko lanak eta administrazio-lanak eginez, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeseko zehaztapenak betez.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu honi lotuta daude:
- Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
Moduluak
Ondorengo taulan laburbilduta daude Farmazia eta Parafarmazia teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, eta horiek burutu ahal izateko ikasturtea:
| Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
|---|---|---|---|---|---|
| Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
| Fafarmazia-produktuen banaketa Urtekoa 45 Plaza |
198 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
| Laborategiko oinarrizko lanak Urtekoa 45 Plaza |
231 | 0 | 7 ordu / asteko | ||
| Farmazia-bulegoa Urtekoa 45 Plaza |
198 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
| Osasuna sustatzea 2. lauhilekoa 45 Plaza |
168 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| Lehen laguntzak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
66 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Produktuen antolamendua eta salmenta (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
105 | 0 | 3.5 ordu / asteko | ||
| Parafarmazia-produktuen banaketa (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
165 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| Formulazio magistrala (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
189 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
| Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
| Ingeles profesionala (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2026-2027 ikasturtetik aurrera) Urtekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 1.5 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Hautazko modulua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 2.5 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Ekintzailetza (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 2.5 ordu / asteko | ||
| Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
| Farmazia eta parafarmaziako modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da | |
Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak. ver menos
Baliozkotzeak
Matrikularako argibideak
Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Egutegia
Laster argitaratuko da 2026-2027 ikasturterako behin-behineko egutegia.
Irtenbide Profesionalak

Farmazia eta Parafarmazia zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Farmaziako teknikaria.
- Farmaziako teknikari laguntzailea.
- Sendagai-biltegiko teknikaria.
- Ospitale-farmaziako teknikaria.
- Parafarmazia-establezimenduetako teknikaria.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Farmazia eta Parafarmaziako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
-
Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko Maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953