Lanbide-heziketako sistema berri bat jarri da abian Euskadin, malguagoa eta pertsonen bizialdi osoko lanbide-prestakuntzako beharretara eta produkzio-premia berriek eskatzen dituzten gaitasunetara egokitua.
BIRTLHk modulu profesionalak eskaintzen ditu, honako titulazio hauek egiaztatu ahal izateko.
- Gaitasun-ziurtagiriak (B graduak): modulua gaindituz lortuko dira.
- Ziurtagiri-profesionalak (C graduak): berau osatzen duten modulu espezifikoak gaindituz lortuko dira, 80 orduko enpresako prestakuntza-aldiarekin batera.
- Oinarrizko Teknikaria, Teknikaria edo Goi-Mailako Teknikaria (D graduak): dagokion heziketa-zikloari lotutako modulu guztiak gainditu beharko dira, bere ziurtagiri profesionaletako enpresako prestakuntza-aldien baturaz gain. Teknikariaren eta Goi-Mailako Teknikariaren titulazioetarako, beharrezkoa da Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta, Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta modulu berriak, eta aukerako moduluetako bat gainditzea.
- Prestakuntza-ziklo bat amaitu aurretik, gaitasun-ziurtagiriak edo/eta ziurtagiri profesionalak eskuratu ahal izango dira.
BIRTLHko matrikula egiteko ez da beharrezkoa izango sartzeko baldintza akademikoak edo profesionalak egiaztatzea. Hau da, ez da ezinbestekoa izango aldez aurreko titulaziorik egiaztatzea matrikulatu ahal izateko, baina onarpenean Matrikulazio-gidan adierazitako lehentasun-irizpideak aplikatuko dira.