Profesionaltasun Ziurtagiria

Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea

Osasun fisikoari, psikikoari eta sozialari dagokionez, behar bereziak dituzten pertsonei esparru soziosanitarioan laguntzea etxean, haien autonomia pertsonala eta ingurunearekin dituzten harremanak mantentzeko eta hobetzeko egokienak diren estrategiak eta prozedurak aplikatzeko baliabideak eskainiko dira Profesionaltasun Ziurtagiri honetan.

  • Maila: Profesionaltasun Ziurtagiria
  • Iraupena: 600 ordu
  • Prezioa: Doakoa
  • Hizkuntza: Gaztelera

Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

Oro har, pertsonei eta haien inguruneari etxean ematen zaien zuzeneko arreta soziosanitarioko jarduerak antolatzen, gauzatzen eta kontrolatzen egin dezake lan. Zehazki, hauek kontratatu ahalko dute:
  • Mendeko pertsonei etxez etxeko arreta-zerbitzuak kudeatzeaz eta emateaz arduratzen diren administrazio publikoek, bereziki, tokikoek eta erkidegokoek.
  • Erakunde pribatuek, irabazi-asmokoek zein irabazi-asmorik gabekoek, bai erabiltzaileari zuzeneko zerbitzuak eskaintzen dizkietenek, bai etxez etxeko arreta-zerbitzu edo -programa publikoak kudeatzen dituztenek.
  •  Autonomo gisa, bere zerbitzuak bizikidetza-unitate eskatzaileei zuzenean eskainiz edo etxez etxeko zerbitzuen enpresa propioa sortuz, beste teknikari batzuekin elkartuta.

Ekoizpen-sektoreak

  • Etxe partikularrak.
  • Babespeko etxebizitzak.
  • Etxez etxeko zerbitzuak eta arreta.

Lanbideak edo lanpostuak

  • Etxez etxeko laguntzailea.
  • Etxez etxeko arretarako laguntzailea.
  • Adinduen, desgaitasunen bat dutenen eta etxean eriondo daudenen zaintzailea.
 

Profesionaltasun Ziurtagiriak hau 3 Prestakuntza-modulua (MF) teoriko eta praktiko batean antolatuak daude.  Aldi berean, modulu bakoitza Prestakuntza-unitatea (UF) desberdinetan banatua dago.

Profesionaltasun Ziurtagiriaren prestakuntza-moduluak

Modulua Unitatea ORDUAK
Osoak Bertar.
MF0249_2 Etxez etxeko higienea eta osasun-laguntza
UF0119. Mendeko pertsonen higiene- eta osasun arretaren ezaugarriak eta premiak
70h 4h presentzial
UF0120. Mendeko pertsonei etxean elikagaiak eta tratamenduak ematea
50h 8h presentzial
UF0121. Mendeko pertsonen gaitasun fisikoak hobetzea eta haiei lehen laguntzak ematea etxean
50h 8h presentzial
170 18
MF0250_2 Etxez etxeko arreta eta laguntza psikosoziala
UF0122. Mendeko pertsonen mantentzea eta errehabilitazio psikosoziala etxean
80h 4h presentzial
UF0123. Mendeko pertsonen eguneroko gestioetarako laguntza
90h 0h presentzial
UF0124. Mendeko pertsonarekiko eta horren ingurunearekiko elkarreragina, komunikazioa eta behaketa
80h 4h presentzial
210 8
MF0251_2 Etxez etxeko laguntza eta familia-elikatzea
UF0125. Kudeatzea, hornitzea eta janaria prestatzea mendeko pertsonen familia-unitatean
60h 6h presentzial
UF0126. Mendeko pertsonen etxea mantentzea, garbitzea eta antolatzea
40h 5h presentzial
100 11
MP0028 Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua
120 120
 

Garrantzitsua

%10eko bertaratzea hiru lurraldeetako hainbat ikastetxeetan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia). Ikasle bakoitzak kurtso guztiko saioak eta azterketa presentzialak non egin nahi dituen adierazi beharko du: plazak dauden bitartean, aukeratutako ikastetxea esleituko zaio, eta plazak egongo ez balira, ikastetxe gertukoena emango zaio.

Formakuntzaren %90ean online izango da eta gainerako %10a saio presentzialak izango dira. Saio hauek derrigorrezkoak dira eta hiru lurraldeetako ikastetxe hauetan egin ahal izango dira:

I.E.S. Francisco de Vitoria B.H.I.

El Salvador kalea, 1, 01012 Gasteiz - Araba

Webgunera joan
C.I.F.P. Easo Politeknikoa L.H.I.I.

Aitzol parkea, 2, 20011, Donostia - Gipuzkoa

Webgunera joan
I.E.S. Eskurtze B.H.I.

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan
 

Garrantzitsua

Matrikulazio prozesua lanbide.euskadi.eus web orrialdetik egingo da.

Matrikulazio prozesuko faseen datak honakoak dira:

Matrikulazioa
1.go fasea: Aurretiko izen-ematea lanbide.euskadi.eus web orrialdean. irailak 9 – urriak 7
2.go fasea: Aukeraketa probak.

  • Konpetentzia digitalen proba.
  • Oinarrizko konpetentzien proba: sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenei zuzenduta.
urriak 7 – urriak 15
3.go fasea: Parte-hartzaileen aurretiko hautaketa. urriak 2 – urriak 28
4.go fasea: Hautatutako partaideen behin-betiko zerrendaren argitaratzea. urriak 30 – azaroak 4
5.go fasea: Aurkezpen astea. azaroak 4– azaroak 10
Kurtso hasiera azaroak 11
 

Eskatu informazio gehiago

idazkaritza@birt.eus
945 56 79 53