Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-mailako teknikariaren Tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-mailako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Mekanizazio-, konformazio- eta muntaketa-prozesuen programazioa eta diseinua
- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
- Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
- Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)
- Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Fabrikazio mekanikoko plangintza eta kontrola
- Produkzioaren programazioa
- Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
- Produktuen egiaztapena
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Hurrengo taulan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-mailako Teknikari tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan 1. lauhilekoa 60 Plaza |
132 | 0 | 8 ordu / asteko | ||
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa Urtekoa 60 Plaza |
ZP1 | 231 | 21 | 7 ordu / asteko | |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 198 | 112 | 6 ordu / asteko | |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 165 | 0 | 10 ordu / asteko | |
Fabrikazioa mekanikoko sistema automatikoen programazioa 1. lauhilekoa 45 Plaza |
100 | 30 | 6 ordu / asteko | ||
Produktuen egiaztapena 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 165 | 28 | 10 ordu / asteko | |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 240 | 72 | 8 ordu / asteko | |
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 40 | 8 | 3 ordu / asteko | |
Produkzioaren programazioa 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 120 | 0 | 8 ordu / asteko | Arrakastaz ikasia izateko komenigarria da zikloaren ikuspegi orokor bat izatea. Horregatik, aurreko modulu-zerrendatik azkena ikastea komeni da (zerrendako batzuekin batera ere ikas daiteke) |
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
360 | 360 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua modulua izan ezik. |
||
Produktu mekanikoak fabrikatzeko modulu arteko proiektua 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da | |
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Ingeles Profesionala 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) |
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
Oinarrizko moduluak |
---|
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan |
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea |
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Produktuen egiaztapena |
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
|
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa |
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
|
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) |
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea eta/edo Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko prest egon beharko dute.
Horretaz gain, Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan eta Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) moduluetarako:
- Gutxienez 8 GB-eko RAM memoria duen ordenagailua. (16 GB gomendatuta)
- I5 prozesadorea (i7 errendimendu egokirako gomendatua)
- SSD motako disko gogorra
- 64 biteko Windows sistema eragilea.
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Fabrikazio-prozesuen gauzatzea moduluaren saio presentzialetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko diren laneko arropa eta norbanakoaren babes ekipoak (betaurrekoak eta segurtasun botak) beharko ditu.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Mekanikako teknikaria.
- Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
- Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
- Muntatzaileen arduraduna.
- CNCko programatzailea.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
- Produkzioaren programatzailea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953