Automatizazioa eta robotika industriala
Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikariaren tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak titulu eta ziurtagiri profesional hauei lotuta daude:
- Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Automatizazio industrialeko sistemen proiektuen garapena
- Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
- Neurketa- eta erregulazio-sistemak
- Sistema programagarri aurreratuak
- Sistema sekuentzial programagarriak
- Dokumentazio teknikoa
- Industria-komunikazioak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko, abian jartzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea
- Potentzia-sistemak
- Industria-robotika
- Industria-informatika
- Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Hurrengo taulan, Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 20 | 10 ordu / asteko | |
Potentzia-sistemak Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 198 | 20 | 6 ordu / asteko | |
Industria-informatika 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 99 | 4 | 6 ordu / asteko | |
Dokumentazio teknikoa 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 99 | 0 | 6 ordu / asteko | |
Neurketa- eta erregulazio-sistemak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 12 | 10 ordu / asteko | |
Sistema sekuentzial programagarriak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 16 | 10 ordu / asteko | |
Industria-robotika 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 100 | 12 | 6 ordu / asteko | |
Industria-komunikazioak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 140 | 12 | 9 ordu / asteko | |
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 140 | 16 | 9 ordu / asteko | |
Sistema programagarri aurreratuak 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 120 | 12 | 8 ordu / asteko | |
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Ingeles Profesionala 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 8 | 5 ordu / asteko | ||
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
Automatizazio eta robotika industrialeko modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da |
Matrikularako argibideak
Oinarrizko moduluak |
---|
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak |
Potentzia-sistemak |
Sistema sekuentzial programagarriak |
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Dokumentazio teknikoa |
(Edo batera ikastea) Potentzia-sistemak
(Edo batera ikastea) Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
|
Industria-komunikazioak |
(Edo batera ikastea) Sistema sekuentzial programagarriak
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Beharrezkoa da kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa dituen ordenagailu bat izatea ikasturte osoan zehar, jarraipena bermatzeko.
Erabiliko diren sistema eragileak Windows eta Linux dira. Hala ere, erabiliko diren tresna batzuk Windowserako bakarrik eskuragarri daudenez, beste sistema eragiletako erabiltzaileek makina birtualak muntatuko dituzte
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Automatizazio industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzen duen taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
- Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
- Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
- Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
- Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
- Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953