Hizkuntza ez da neutroa: errealitatea eraikitzen du, balioak transmititzen ditu eta bizi garen gizartea islatzen du. Horregatik, hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea funtsezkoa da komunikazio bidezkoagoa eta errespetuzkoagoa lortzeko.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango denez, gure komunikazioetan hizkuntzaren erabilera inklusiboagoa sustatzeko jarraibideak biltzen dituen gida praktiko bat partekatu nahi dizuegu.
Bertan, gaztelaniaz eta euskaraz hizkuntza era inklusiboan erabiltzeko gomendio zehatzak eskaintzen dira. Gaztelaniaren kasuan, maskulino generikorako alternatiba inklusiboak planteatzen dira, eta, euskararen kasuan, hitanoari buruzko berezitasunak zein diren adierazten da. Horrez gain, gaztelaniaren eraginez euskaraz egiten diren kalkoetako batzuk agertzen dira.
Honekin guztiarekin gure ekarpena egin nahi dugu komunikazioa inklusiboagoa, kontzienteagoa eta berdintasunarekin bat egiten duena izan dadin. Aipatutako gida kontsultatzera eta zuen egunerokoan jarraibide horiek txertatzera animatzen zaituztegu.
