Goi-Maila

Fabrikazio mekanikoko diseinua

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Iraupena: 2.000 ordu
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria 
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Produktu mekanikoen proiektugilea
    • Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
    • Produktu mekanikoen diseinua
    • Fabrikazio mekanikoko teknikak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen proiektugilea
    • Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
    • Fabrikazioaren automatizazioa
    • Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 3. Ziurtagiri Profesionala: Produktu polimeriko eta galdaketakoetarako moldeen eta modeloen proiektugilea
    • Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
    • Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
    • Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. 

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Urtekoa 60 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
198 0 6 ordu / asteko
Fabrikazio mekanikoko teknikak
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 198 52 6 ordu / asteko
Produktu mekanikoen diseinua
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 297 0 9 ordu / asteko
Fabrikazioaren automatizazioa
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 198 32 6 ordu / asteko
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 240 0 8 ordu / asteko
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP3 120 0 8 ordu / asteko
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP3 140 0 9 ordu / asteko
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
360 360

Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua modulua izan ezik.

Produktu mekanikoak diseinatzeko modulu arteko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Ingeles Profesionala
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
2. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
Aukerako modulua
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Produktu mekanikoen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa, edo honekin batera ikastea
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak 64 bit-eko Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
  • Fabrikazio mekanikoko teknikak moduluko saio presentzialetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko arropa eta norbanakoaren babes ekipoak (betaurrekoak eta segurtasun botak) beharko ditu.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

CIFP Mendizabala LHII

Portal de Lasarte Kalea, 23, 01007, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
CIFP Barakaldo LHII

Aldapa kalea, 3, 48901 Barakaldo - Bizkaia

Webgunera joan
CIFP Hernani Lanbide Heziketa LHII

Karmelo Labaka kalea, 7, 20120, Hernani - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2024-2025 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Lurralde bakoitzerako 2025-2026 ikasturterako behin-behineko aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Fabrikazio mekanikoko diseinuko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: