Goi-Maila

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Fabrikazio Mekanikoko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-mailako teknikariaren Tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Mekanizazio-, konformazio- eta muntaketa-prozesuen programazioa eta diseinua
    • Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
    • Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
    • Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)
    • Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Fabrikazio mekanikoko plangintza eta kontrola
    • Produkzioaren programazioa
    • Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
    • Produktuen egiaztapena
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi-mailako Teknikari tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Urtekoa 60 Plaza
132 0 4 ordu / asteko
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
Urtekoa 60 Plaza
ZP1 231 21 8 ordu / asteko
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 198 112 7 ordu / asteko
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 165 0 5 ordu / asteko
Fabrikazioa mekanikoko sistema automatikoen programazioa
Urtekoa 45 Plaza
100 30 4 ordu / asteko
Produktuen egiaztapena
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 165 28 6 ordu / asteko
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 240 72 8 ordu / asteko
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 40 8 3 ordu / asteko
Produkzioaren programazioa
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 120 0 4 ordu / asteko Arrakastaz ikasia izateko komenigarria da zikloaren ikuspegi orokor bat izatea. Horregatik, aurreko modulu-zerrendatik azkena ikastea komeni da (zerrendako batzuekin batera ere ikas daiteke)
Laneko prestakuntza eta orientabidea (soilik 2024-2025 ikasturtean)
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 7 ordu / asteko
Enpresa eta ekimen sortzailea (soilik 2024-2025 ikasturtean)
2. lauhilekoa 45 Plaza
60 0 4 ordu / asteko
Ingeles teknikoa (soilik 2024-2025 ikasturtean)
1. lauhilekoa 45 Plaza
40 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
360 360

Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik.

Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira.
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
120 0 8 ordu / asteko Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
63 0 4 ordu / asteko Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria
Ingeles Profesionala (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
60 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
30 0 2 ordu / asteko
Aukerako modulua 1 (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Aukerako modulua 2 (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Prestakuntza enpresan (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko.
Modulu arteko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Produktuen egiaztapena
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea eta/edo Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko prest egon beharko dute.

Horretaz gain, Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan eta Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) moduluetarako:

  • Gutxienez 8 GB-eko RAM memoria duen ordenagailua. (16 GB gomendatuta)
  • I5 prozesadorea (i7 errendimendu egokirako gomendatua)
  • SSD motako disko gogorra
  • 64 biteko Windows sistema eragilea.

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
  • Fabrikazio-prozesuen gauzatzea moduluaren saio presentzialetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko diren laneko arropa eta norbanakoaren babes ekipoak (betaurrekoak eta segurtasun botak) beharko ditu.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

CIFP Mendizabala LHII

Portal de Lasarte Kalea, 23, 01007, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
IMH Campus

Azkue auzoa, 1, 20870 Elgoibar - Gipuzkoa

Webgunera joan
CIFP Barakaldo LHII

Aldapa kalea, 3, 48901 Barakaldo - Bizkaia

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2023-2024 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Lurralde bakoitzerako 2024-2025 ikasturterako behin-behineko aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Muntatzaileen arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: