Goi-Maila

Web aplikazioen garapena

Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako teknikariaren Tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.

Titulu honetako 14 moduluetatik 8 komunak dira Plataforma anitzeko aplikazioen garapena titulurako.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Front-end web-aplikazioen garapena
    • Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
    • Programazioa
    • Web aplikazioak hedatzea
    • Web-garapena bezero-ingurunean
    • Web interfazeak diseinatzea
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Back-end web-aplikazioen garapena
    • Informatika-sistemak
    • Datu-baseak
    • Web-garapena zerbitzari-ingurunean
    • Programazioa
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Programazioa
Urtekoa 60 Plaza
ZP1
ZP2
264 0 8 ordu / asteko Modulu zaila, gutxieneko dedikazioa 9 ordu/astean. Ezinbestekoa modulu aurreratuak egiteko.Lehenengo UDak kontsultatu daitezke.

Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako.
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 132 0 8 ordu / asteko Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako.
Informatika-sistemak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 165 0 10 ordu / asteko Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako.
Datu-baseak
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 198 0 6 ordu / asteko Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako.
Garapen-inguruneak
2. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 6 ordu / asteko

Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako.

Javarekin objektuei orientatutako programazioaren aurrezagutzak

Web interfazeak diseinatzea
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 120 0 8 ordu / asteko HTML eta CSS aurrezagutzak
Web garapena bezero-ingurunean
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 140 0 9 ordu / asteko Objektuei orientatutako programazioa, HTML eta CSS aurrezagutzak
Web garapena zerbitzari-ingurunean
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 180 0 6 ordu / asteko Objektuei orientatutako programazioa, SQL datu baseak eta HTML aurrezagutzak
Web aplikazioak hedatzea
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 100 0 6 ordu / asteko Objektuei orientatutako programazioa, datu baseak, sareakLinux sistema eragileak eta makina birtulen aurrezagutzak
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
360 360

Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Web aplikazioak garatzeko proiektua modulua izan ezik.

Web aplikazioak garatzeko modulu arteko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Ingeles Profesionala
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
Aukerako modulua
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Moduluak egiteko gomendatutako ordena.

Oinarrizko moduluak
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Informatika-sistemak
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Datu-baseak
(Edo batera ikastea) Programazioa
Garapen-inguruneak
(Edo batera ikastea) Programazioa
Web interfazeak diseinatzea
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Web garapena bezero-ingurunean
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Web interfazeak diseinatzea (honekin batera edo ondoren egitea)
Web garapena zerbitzari-ingurunean
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
Informatika-sistemak
Web garapena bezero-ingurunearean (honekin batera edo ondoren egitea)
Web aplikazioak hedatzea
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
Informatika-sistemak
Web garapena zerbitzari-ingurunean (honekin batera edo ondoren egitea)

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontuan hartuta, gutxienez 8 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu bat izatea. Horrez gain, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar kamera, mikrofonoa eta entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa izatea, jarraipena bermatzeko.

Lan egiteko erabiliko den sistema eragilea Windows 10/11 izango da, erabiliko diren tresna batzuk Windowserako bakarrik baitaude erabilgarri.

2024-2025 ikasturterako zikloaren egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezu hemen:

Egutegia 2024-2025

2025-2026 ikasturterako behin-behineko egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezue hemen:

Web Aplikazioen Garapeneko zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago: 

  • Web programatzailea.
  • Multimedia-programatzailea.
  • Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Web aplikazioen garapeneko goi mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: