Online modalitatea eta erdipresentziala
Zikloaren arabera, eskaintzen diren moduluak erabat online izan daitezke edo erdi-presentzialak izan daitezke, hau da, gutxieneko klase-kopuru bat egongo da, eta horietara joan beharko duzu gainditzeko. Ikasturte honetakoak ziklo bakoitzaren egutegian kontsulta ditzakezu “Prestakuntza-eskaintza” ren barruan.
Ez, amaierako azterketa guztiak aurrez aurre egiten dira EAEko 3 lurraldeetan. Ikasturte honetako azterketen datak ziklo bakoitzaren egutegian kontsulta ditzakezu.
Bai, ofiziala da, eta balio akademikoa eta profesionala du lurralde nazional osoan.
BIRTLHn, osatzen dituzun ikasketen egiaztapen partzialak lortuko dituzu. BIRTLHn egiazta daitekeen gutxieneko ikasketa-unitatea B gradua edo lanbide-modulua da. C gradua lortzeko beharrezkoak diren B graduak egiaztatzen badituzu eta dagokion enpresan egonaldia egiten baduzu, zure C mailako titulua lortuko duzu. Heziketa-ziklo osoa osatzen duten C eta B graduak egiaztatzen badituzu, enpresan egindako egonaldiarekin batera, D graduko titulua lortuko duzu.
Requisitos, baremación y asignación de plazas
Erdi-Mailako irakaskuntzan sartzeko, 18 urte izan behar dira. Goi-Mailako irakaskuntzan, 20 urte izan behar dira, edo 19 urte Erdi-Mailako Teknikariaren titulua dutenek.
Ez da inolako titulaziorik eskatzen, nahiz eta plazak esleitzeko lehentasunaren arabera baloratzen den.
Ziklo mota bakoitzerako lehentasuna ematen duten titulazioak:
ERDI-MAILA
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Batxillergoko titulua.
- IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
- BBBko 2. maila gaindituta izatea.
- Unibertsitate titulua.
- Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
- Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
- Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
- Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
GOI-MAILA
- Batxilergo titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
- UBIa gaindituta izatea.
- Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
- Teknikari espezialista titulua (LHII).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Unibertsitate titulua.
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion aukeran.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
Plazak talde jakin batzuei prioritatea ematen esleituko dira, ordena hurrengo izanik:
- Lehentasuna duten ikasle zaharrak
- Langileak edo enplegu-eskatzaileak
- EAEn erroldatutako pertsonak
- Zikloan gainditutako moduluak dituzten pertsonak
- Lan-esperientzia egiaztatua edo Profesionaltasun-Ziurtagiriak dituzten pertsonak
- Titulazio akademiko baloragarria duten pertsonak
- Beste guztiak
Bai, aldez aurretik Gaitasunak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozedura egin baduzu eta zikloari lotutako gaitasun-unitateak aitortu bazaizkizu. Konpetentzia-atal horiek kontuan hartuko dira plazak esleitzeko baremazioan.
Matrikulazioa eta zikloaren iraupena
Baliozkotzeak
Bai. Zikloarekin lotutako ikasketa ofizialak edo zikloko moduluekin lotutako konpetentzia-atal aitortuak badituzu, baliozkotzea eska dezakezu. Kontsultatu “Baliozkotzeak” atala “Prestakuntza Eskaintza” ren barruan.
Bai, aldez aurretik gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura egin baduzu eta zikloari lotutako gaitasun-unitateak aitortu bazaizkizu. Konpetentzia-atal horiek baliagarriak izango zaizkizu baliozkotzeak eskatu ahal izateko.
Bai. Profesionaltasun-ziurtagiria horri lotutako konpetentzia-atalen arabera baloratzen da.
Egiaztatzeko dokumentazioa:
- Erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren edo ziurtagiriaren titulua, lortutako konpetentzia-atalak jasotzen dituena.
Enpresako Prestakuntza modulutik salbuesteko eskatu ahal izango duzu, lotutako zereginetan aldez aurretik esperientzia duzula egiazta badezakezu.