Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik sustatutako eta Tknikak koordinatutako Urratsbat programan parte hartzen du BIRTLH-ek, ekintzaileei negozio-ideiak garatzen laguntzeko.
Urratsbat programak ekintzailetzari laguntzeko gune bihurtzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxeak, eta horri esker, ikasleek ideia bat benetako enpresa-proiektu bihurtzeko aukera ematen die. Programa honen bidez, prozesu osoan lagunduko dizugu: ideia definitzen denetik martxan jartzen den arte.
Ikastetxeko ikaslea bazara, zure negozio-ideia garatzen has zaitezke Ekintzailetza hautazko moduluaren bitartez, eta, ondoren, Urratsbat programaren laguntzarekin jarraitu zure proiektua praktikara eramateko.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Laguntza pertsonalizatua zure enpresa sortzeko prozesu osoan zehar.
- Proiektuaren tutoretza, hasierako ideiatik funtzionamenduaren lehen faseetara arte.
- Ondorengo jarraipena, zure enpresa-proiektua finkatzen laguntzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan ikastetxeko Urratsbateko arduradunarekin.
Elena Aizpurua
Tfno: 945 567 954 – Ext.330
urratsbat@birt.eus