Administrazio kudeaketa
Administrazio kudeaketako Teknikaria Tituluari lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da administrazio-laguntzako jarduerak egitea lanaren, kontabilitatearen, merkataritzaren, finantzen eta zergen alorrean, eta bezeroari /erabiltzaileari arreta ematea, enpresa publikoetan zein enpresa pribatuetan, betiere indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuz, bezeroen gogobetetasuna ziurtatuz eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardunez.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Administrazio kudeaketarako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Harrerako eta bezeroarekiko harremaneko administrazio-jarduerak
- Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta
- Salerosketako administrazio-eragiketak
- Informazioaren informatika-tratamendua
- Ingelesa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Kontabilitate-, finantza- eta zerga-arloko administrazio-laguntzako jarduerak
- Informazioaren informatika-tratamendua
- Kontabilitate-teknika
- Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua.
- Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 3. Ziurtagiri Profesionala: Lan-eremuko administrazio-laguntzako jarduerak
- Informazioaren informatika-tratamendua
- Giza baliabideetako administrazio-eragiketak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Ondorengo taulan laburbilduta daude Administrazio kudeaketako teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, eta horiek burutu ahal izateko ikasturtea:
| Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
|---|---|---|---|---|---|
| Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
| Informazioaren informatika-tratamendua Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 ZP3 |
264 | 0 | 8 ordu / asteko | |
| Enpresa eta Administrazioa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
105 | 0 | 3.5 ordu / asteko | ||
| Salerosketako administrazio-eragiketak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 132 | 0 | 4 ordu / asteko | |
| Giza baliabideetako administrazio-eragiketak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 132 | 0 | 4 ordu / asteko | |
| Enpresa-kounikazioa eta bezeroarentzako arreta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 0 | 5 ordu / asteko | |
| Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 1.5 ordu / asteko | ||
| Kontabilitate-teknika (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 132 | 0 | 4 ordu / asteko | |
| Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 105 | 0 | 3.5 ordu / asteko | |
| Enpresa ikasgelan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
168 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 147 | 0 | 4.5 ordu / asteko | |
| (Hautazkoa) Odoo (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 2.5 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Ekintzailetza (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 2.5 ordu / asteko | ||
| Ingeles profesionala (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
60 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Ingeles aurreratua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
105 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
| Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
| Administrazio kudeaketako modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da | |
Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak. ver menos
Baliozkotzeak
Matrikularako argibideak
Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Egutegia
Laster argitaratuko da 2026-2027 ikasturterako behin-behineko egutegia.
Irtenbide Profesionalak

Administrazio kudeaketa zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Administrari laguntzailea.
- Bulegoko laguntzailea.
- Kobrantza eta ordainketako administrari laguntzailea.
- Merkataritza-administraria.
- Pertsonalaren kudeaketako administrari laguntzailea.
- Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.
- Harreragilea.
- Bezeroen arretako langilea.
- Diruzaintzako langilea.
- Ordainbideetako langilea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Administrazio kudeaketako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
-
Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko Maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953