Erdi-Maila

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta (Euskaraz)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

  • Maila: Erdi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera eta euskara

Eskainitako moduluak Titulu honi lotuta daude:

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira.

Ondorengo taulan laburbilduta daude Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Gutxieneko
ikasketa-orduak
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak
2. lauhilekoa 45 Plaza
132 0 8 ordu / asteko
Etxeko laguntza
Urtekoa 45 Plaza
264 0 8 ordu / asteko
Osasun-arreta
Urtekoa 45 Plaza
198 16 6 ordu / asteko
Arreta eta laguntza psikosoziala
Urtekoa 45 Plaza
252 0 8 ordu / asteko
Lehen laguntzak
1. lauhilekoa 45 Plaza
66 12 4 ordu / asteko
Gizarte-trebetasunak
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 6 ordu / asteko
Telelaguntza
2. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 6 ordu / asteko
Komunikaziorako laguntza
2. lauhilekoa 45 Plaza
99 8 6 ordu / asteko
Arreta higienikoa
2. lauhilekoa 45 Plaza
105 8 7 ordu / asteko
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
1. lauhilekoa 45 Plaza
105 0 7 ordu / asteko
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Ingeles Profesionala
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
(Hautazkoa) Kudeaketa-tresna digitalak laguntza-inguruneetan
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
(Hautazkoa) Ekintzailetza
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)
Modulu arteko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da

Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak.

Dokumentu hau kontsultatuz gero, ezagutu ahal izango dituzu heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen baliozkotze posibleak eta konpetentzia-atalekin duten korrespondentzia.

Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

IES Francisco de Vitoria BHI

El Salvador Kalea, 1, 01012, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
IES Eskurtze BHI

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan
IES Plaiaundi BHI

Plaiaundi, 20301, Irun - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2025-2026 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
  • Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
  • Gerokultorea.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
  • Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
  • Etxez etxeko laguntzako laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea.
  • Familiako langilea.
  • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Telelaguntzako teleoperadorea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
  • Euskera B1 maila: Zikloa euskaraz egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-ziurtagiriak sektore publikoko kontratazio-prozesuetan, ezta euskara-ikasketak egiten jarraitzeko ere.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: