Goi-Maila

Automatizazioa eta robotika industriala

Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikariaren tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak titulu eta ziurtagiri profesional hauei lotuta daude:

  • Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Automatizazio industrialeko sistemen proiektuen garapena
    • Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
    • Neurketa- eta erregulazio-sistemak
    • Sistema programagarri aurreratuak
    • Sistema sekuentzial programagarriak
    • Dokumentazio teknikoa
    • Industria-komunikazioak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko, abian jartzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea
    • Potentzia-sistemak
    • Industria-robotika
    • Industria-informatika
    • Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 165 20 10 ordu / asteko
Potentzia-sistemak
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 198 20 6 ordu / asteko
Industria-informatika
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 99 4 6 ordu / asteko
Dokumentazio teknikoa
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 99 0 6 ordu / asteko
Neurketa- eta erregulazio-sistemak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 165 12 10 ordu / asteko
Sistema sekuentzial programagarriak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 165 16 10 ordu / asteko
Industria-robotika
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 100 12 6 ordu / asteko
Industria-komunikazioak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 140 12 9 ordu / asteko
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 140 16 9 ordu / asteko
Sistema programagarri aurreratuak
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 120 12 8 ordu / asteko
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Ingeles Profesionala
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
2. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
Aukerako modulua
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 8 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)
Automatizazio eta robotika industrialeko modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da
Oinarrizko moduluak
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
Potentzia-sistemak
Sistema sekuentzial programagarriak
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Dokumentazio teknikoa
(Edo batera ikastea) Potentzia-sistemak
(Edo batera ikastea) Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
Industria-komunikazioak
(Edo batera ikastea) Sistema sekuentzial programagarriak

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Beharrezkoa da kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa dituen ordenagailu bat izatea ikasturte osoan zehar, jarraipena bermatzeko.

Erabiliko diren sistema eragileak Windows eta Linux dira. Hala ere, erabiliko diren tresna batzuk Windowserako bakarrik eskuragarri daudenez, beste sistema eragiletako erabiltzaileek makina birtualak muntatuko dituzte

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

CIFP BIDEBIETA LHII

Agirre Lehendakaria Kalea, 97, 48970 Basauri, Bizkaia - Bizkaia

Webgunera joan
EASO politeknikoa

Aitzol Parkea, 2, 20011, Donostia - Gipuzkoa

Webgunera joan
CIFP Mendizabala LHII

Portal de Lasarte Kalea, 23, 01007, Gasteiz - Araba

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2024-2025 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Lurralde bakoitzerako 2025-2026 ikasturterako behin-behineko aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Automatizazio industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzen duen taldeko burua.
  • Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
  • Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
  • Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
  • Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
  • Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
  • Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
  • Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
  • Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
  • Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
  • Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
  • Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: