Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea, dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren usagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak betez.
Titulu honetako 15 moduluetatik 8 komunak dira Web aplikazioen garapena titulurako.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1.Ziurtagiri Profesionala: Kudeaketa-sistemen programazioa
- Datu-baseak
- Programazioa
- Datu-atzipena
- Enpresa-kudeaketako sistemak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2.Ziurtagiri Profesionala: Plataforma anitzeko aplikazioen programazioa
- Datu-baseak
- Programazioa
- Interfazeen garapena
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 3.Ziurtagiri Profesionala: Sistemen software-programazioa
- Informatika-sistemak
- Programazioa
- Zerbitzuak eta prozesuak programatzea
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Ondorengo taulan laburbilduta daude Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, baita titulu horri dagozkion ziurtagiri profesionalei lotutakoak ere.
| Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Gutxieneko ikasketa-orduak |
Informazio gehigarria | |
|---|---|---|---|---|---|
| Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
| Programazioa Urtekoa 60 Plaza |
ZP1 ZP2 ZP3 |
264 | 0 | 8 ordu / asteko | Modulu zaila, gutxieneko dedikazioa 9 ordu/astean. Ezinbestekoa modulu aurreratuak egiteko.Lehenengo UDak kontsultatu daitezke.Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
| Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
132 | 0 | 8 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. | |
| Informatika-sistemak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 165 | 0 | 10 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
| Datu-baseak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
198 | 0 | 6 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
| Garapen-inguruneak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 6 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. Javarekin objektuei orientatutako programazioaren aurrezagutzak |
|
| Interfazeen garapena 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 140 | 0 | 9 ordu / asteko | Objektuei orientatutako programazioa, HTML eta CSS aurrezagutzak |
| Enpresa-kudeaketako sistemak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 100 | 0 | 8 ordu / asteko | Objektuei orientatutako programazioa eta XML aurrezagutzak |
| Datu-atzipena 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 120 | 0 | 8 ordu / asteko | Objektuei orientatutako programazioa eta SQL datu baseen aurrezagutzak |
| Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
100 | 0 | 6 ordu / asteko | Objektuei orientatutako programazioa, IONIC, HTML eta CSS aurrezagutzak | |
| Zerbitzu eta prozesuen programazioa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 80 | 0 | 5 ordu / asteko | Objektuei orientatutako programazioa, XML eta sareen aurrezagutzak |
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
| Ingeles Profesionala 1. edo 2. lauhilekoa |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Etengabeko integrazioa GitHub-ekin 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | Zikloaren azken zatian egitea komeni da, azken moduluekin batera. | |
| (Hautazkoa) Ekintzailetza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| Prestakuntza enpresan 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
| Modulu arteko proiektua 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da | |
Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak.
Baliozkotzeak
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
| Oinarrizko moduluak |
|---|
| Programazioa |
| Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak |
| Sistema informatikoak |
| Gomendioak | |
|---|---|
| Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
| Datu-baseak |
(Edo batera ikastea) Programazioa
|
| Garapen-inguruneak |
(Edo batera ikastea) Programazioa
|
| Interfazeen garapena |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
|
| Enpresa-kudeaketako sistemak |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
|
| Datu-atzipena |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
|
| Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Garapen-inguruneak
(Edo batera ikastea) Interfazeen garapena
|
| Zerbitzu eta prozesuen programazioa |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Informatika-sistemak
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, jardueren ezaugarriak kontuan hartuta, gutxienez 8 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu bat izatea. Horrez gain, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar kamera, mikrofonoa eta entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa izatea, jarraipena bermatzeko.
Lan egiteko erabiliko den sistema eragilea Windows 10/11 izango da, erabiliko diren tresna batzuk Windowserako bakarrik baitaude erabilgarri.
Egutegia
2025-2026 ikasturterako zikloaren egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezu hemen:
Egutegia 2025-2026Irtenbide Profesionalak

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioak garatzea.
- Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
- Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953