Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea
Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko Goi-Mailako Teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: produktuak eta zerbitzuak salerosteko eta banatzeko merkataritza-eragiketak kudeatzea, eta merkataritza-espazioen ezarpena eta animazioa antolatzea, kalitateko, segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko irizpideen arabera eta indarrean dagoen legeria aplikatuta.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: € modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Merkataritza-guneen diseinua eta ezarpena
- Erakusleiho-apainketa eta merkataritza-espazioen diseinua
- Produktuak eta sustapenak salmenta-puntuan kudeatzea
- Salmenta- eta negoziazio-teknikak
- Marketin-politikak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Logistika- eta merkataritza-kudeaketa enpresa txikian
- Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa
- Biltegiratzeko logistika
- Hornitzeko logistika
- Produktuak eta sustapenak salmenta-puntuan kudeatzea
- Marketin digitala
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 3. Ziurtagiri Profesionala: Marketina eta salmenta-tresneria kudeatzea
- Salmenta-taldeen antolamendua
- Salmenta- eta negoziazio-teknikak
- Marketin-politikak
- Merkataritza-ikerketa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Ondorengo taulan laburbilduta daude Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, baita titulu horri dagozkion ziurtagiri profesionalei lotutakoak ere, eta horiek burutu ahal izateko ikasturtea:
| Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Gutxieneko ikasketa-orduak |
Informazio gehigarria | |
|---|---|---|---|---|---|
| Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
| Marketin-politikak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP3 |
198 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Marketin digitala Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 198 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 198 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Biltegiratzeko logistika 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 100 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Merkataritza-ikerketa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 132 | 0 | 8 ordu / asteko | |
| Ingeles profesionala 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Ingeles aurreratua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
105 | 0 | 6 ordu / asteko | ||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | ||
| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
| Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Odoo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| (Hautazkoa) Ekintzailetza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
| Hornitzeko logistika (2027-2028 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 80 | 0 | 5 ordu / asteko | |
| Erakusleiho-apainketa eta merkataritza-espazioen diseinua (2027-2028 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 140 | 0 | 9 ordu / asteko | |
| Produktuak eta sustapenak salmenta-puntuan kudeatzea (2027-2028 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
80 | 0 | 5 ordu / asteko | |
| Salmenta-taldeen antolamendua (2027-2028 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 100 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Salmenta- eta negoziazio-teknikak (2027-2028 ikasturtetik aurrera) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP3 |
100 | 0 | 6 ordu / asteko | |
| Prestakuntza enpresan 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
| Modulu arteko proiektua 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da | |
Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak.
Baliozkotzeak
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
| Oinarrizko moduluak |
|---|
| Marketin-politikak |
| Gomendioak | |
|---|---|
| Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
| Biltegiratzeko logistika |
Hornitzeko logistika
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza)
Egutegia
Laster argitaratuko da 2026-27 ikasturterako behin-behineko egutegia.
Irtenbide Profesionalak

Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Salmenta-burua.
- Merkataritzako ordezkaria.
- Merkataritza-agentea.
- Dendako arduraduna.
- Saltoki bateko sekzioko arduraduna.
- Saltzaile teknikoa.
- Saltzaileen koordinatzailea.
- Telemarketineko gainbegiratzailea.
- Merchandiser-a.
- Merkataritzako erakusleiho-apaintzailea.
- Merkataritza-espazioen diseinatzailea.
- Salmenta-puntuko sustapenen arduraduna.
- Merkataritza-espazioen ezarpeneko espezialista.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko Goi-mailako Teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
-
Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko Maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953