Goi-Maila

Administrazioa eta finantzak (Euskaraz)

Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako Teknikaria Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza-prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea da, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Euskara

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Zuzendaritzari administrazio- eta merkataritza-kudeaketan laguntzea
    • Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
    • Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
    • Ofimatika eta informazioaren prozesua
    • Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Giza baliabideen administrazioa eta kudeaketa
    • Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
    • Ofimatika eta informazioaren prozesua
    • Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
    • Giza baliabideen kudeaketa
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 3. Ziurtagiri Profesionala: Kontabilitate, finantza eta zerga kudeaketa
    • Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
    • Finantza-kudeaketa
    • Ofimatika eta informazioaren prozesua
    • Kontabilitatea eta fiskalitatea
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Ondorengo taulan, Administrazioko eta Finantzak goi-mailako teknikariaren tituluari eta haren lanbide-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira, bai eta zein ikasturtetatik aurrera matrikulatu ahal izango den ere.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
Urtekoa 30 Plaza
ZP1 198 0 6 ordu / asteko
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta
1. lauhilekoa 30 Plaza
ZP1 132 0 8 ordu / asteko
Bulegotika eta informazioaren prozesua
Urtekoa 30 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
231 0 7 ordu / asteko Baldintza ez bada ere, material didaktikoa Windows sistema eragilean oinarritzen da
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa
2. lauhilekoa 30 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
100 0 6 ordu / asteko
Kontabilitatea eta fiskalitatea
Urtekoa 30 Plaza
ZP3 180 0 6 ordu / asteko
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 30 Plaza
ZP2 99 0 6 ordu / asteko
Finantza-kudeaketa (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 30 Plaza
ZP3 120 0 8 ordu / asteko
Logistikako eta merkataritzako kudeaketa (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 30 Plaza
80 0 5 ordu / asteko
Giza baliabideen kudeaketa (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 30 Plaza
ZP2 99 0 6 ordu / asteko
Enpresa-simulazioa (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 30 Plaza
120 0 8 ordu / asteko Modulu hau zikloko azken moduluekin batera egitea gomendatzen da.
Administrazio- eta finantzetako modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 30 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da
Ingeles Profesionala (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 30 Plaza
132 0 8 ordu / asteko
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 30 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 30 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 30 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 30 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
Aukerako modulua (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 30 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta
Bulegotika eta informazioaren prozesua
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Finantza-kudeaketa
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
Bulegotika eta informazioaren prozesua modulua (edo horrekin batera ikastea)
Kontabilitatea eta fiskalitatea
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala (edo Administrazio-Kudeaketa zikloko kontabilitate-modulu teknikoa)
Bulegotika eta informazioaren prozesua (edo horrekin batera ikastea)
Enpresa-simulazioa
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa, Bulegotika eta informazioaren prozesua, Giza baliabideen kudeaketa eta Merkataritza-jardueraren prozesu integrala moduluak
Kontabilitatea eta fiskalitatea, Finantza-kudeaketa, Logistikako eta merkataritzako kudeaketa eta Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa moduluak (edo hoiekin batera ikastea)
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta (edo horrekin batera ikastea)
Giza baliabideen kudeaketa
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I eta Bulegotika eta informazioaren prozesua moduluak (edo hoiekin batera ikastea)
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta (edo horrekin batera ikastea)

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 11, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Laster argitaratuko da 2025-2026 ikasturterako behin-behineko egutegia.

Administrazioa eta Finantzak zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Bulegoko administraria.
  • Merkataritza-administraria.
  • Finantza-administraria.
  • Kontabilitate-administraria.
  • Logistika-administraria.
  • Banku eta aseguruetako administraria.
  • Giza baliabideetako administraria.
  • Administrazio publikoko administraria.
  • Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
  • Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
  • Bezeroenganako arretako arduraduna.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako Teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: